Bagatzako Antzerki Jaialdia

Malas Compañías eta Zirkodomoak 2016. uttetik jaialdi hau antolatzen dugu gure auzoan kale-antzerkia, zirkua eta formatu txikiko antzerkia zabaltzeko asmoz.

Zazpi urte hauetan asko hazi da jaialdia eta gure auzoko eta herriko eskola eta institutoentzako programazio indartsua garatu dugu.

Ekintza honen helburu nagusiak:

  • Kultura haur eta nerabeengana eraman.
  • Arte eszenikoen zaletasuna bultzatu.
  • Publiko berriak sortu.
  • Bizipen eszenikoak sustatu.

Apirilaren azken astean egiten ohi dugu, horrela, ekoizpen berriak dituzten euskal taldeek aukera ona dute jaialdi eta azoka nagusien sasoia baino lehen probak egiteko eta era berean gure auzorako aukera paregabea da euskal panoramaren ekoizpen berrietaz gozatzeko.

Azken edizioetan zirko eskolako eta beste proiektu batzuetako ikasleek jaialdiaren baitan euren sorkuntzak erakusteko aukera izan dute, ez bakarrik publiko bezala parte hartuz baizik eta artista moduan ere bai.

Contactar