Zirko inklusiboa
Herriko eragile ezberdinekin batera aurrera eramaten ditugun ekintza eta dinamikak dira.
Hezkuntza behar bereziak edota egoera zaurgarrietan aurkitzen diren kolektibo eta pertsona ezberdinei eskainitako egitasmoa da.
Zirkuaren praktika, eta bere eragin positiboak, ahalik eta gehien zabvaltzea du helburu.
Gela egonkorrak
Gure inguruko eskola zein institutuetako Gela Egonkorrekin batera garatzen dugun proiektua da.
Gela Egonkorretan Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak aurkitzen ditugu eta proiektu honetan euren autonomia, psikomotrizitatea eta eskolan ikasten dituzten zenbait elementu lantzen ditugu.
Jolas espontaneoaren bitartez eta ikasle bakoitzaren neurrira euren hezkuntza prozesu propioan lagungarria den ekintza aurrera daramagu.
Gainera, jarduera honi esker ikasle hauek zirkoko dsziplinetan erabiltzen diren elementuekin interketuatzeko aukera dute eta zirkoa modu hurbil batetik ezagutzeko aukera ere dute.
EISE
Barakaldoko gizarte zerbitzuekin , EISErekin batera, gizarte-bazterketako egoeran dauden adingabeekin lan egiteaz arduratzen den proiektu bat da.
Zirkodomotik zirkuko hainbat diziplina ikasteko eta eroso sentitzeko espazio bat eskaintzen diegu.
Hilean behin egiten dugun dinamika da.
Probatu nahi?
Egoera zaurgarrietan edota Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haur, gazte zein nerabeekin lan egiten duten elkarte zein eragileentzako zirko saioak eskeintzen ditugu Zirkodomoan.
Gure karpa ederra ezagutu eta Zirkoa praktikatu eta ezagutzeko aukera da. Talde bakoitzaren behar eta ezaugarriei moldatutako saioetan bizipen berezi bat eskeintzen dugu.