Sorkuntza artistikoa
Sorkuntza artistikoa sustatzea gure proiektuaren oinarrietako bat da eta ikuspuntu eta helburu ezberdinekin aurrera eramateak ekimen ezberdinen garapena ahalbideratzen du kolektibo ezberdinak partaide bihurtuz.
12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendutako ekimana da eta 4 hilabetetan zehar sorkuntza prozesu batean murgiltzeko konbitea luzatezen diegu.
3 artista profesionalek lagunduta herraminta eszenikoak eskeiniko zaizkie, zirku disziplinetan gaitu, soinu eta argiztapen ekipoak erabiltzen ikasi eta eurek dituzten beste gaitasun batzuk eta interastzen zaizkien gai eta kexka eszenara eramateko aukera izango dute.
Prozesua Zirkodomoan egiten den erakustaldi batekin izten da.
Artista berri zein profesionaleei zuzendutako sorkuntza sustatzeko ekimena da.
Kategoria ezberdinak proposatzen ditu baina helburu berdinarekin:
Euskal zirku artistei zirkuitu profesionaletan sartzeko aukera berriak eskeintzea.
Artista berriei zuzenduta ekimen honek numero artistiko propioak dituzten 5 artista bilduko ditu kabaret bat sortzeko asmoz eskarmetu haundiko zuzendari artistiko baten gidaritzapean.
Sorkuntza gure gertuko kultura programazio ezberdinetan erakusteko aukera izango dute.
Sorkuntza prozesuetan murgilduta dauden talde prosionalei zuzenduta.
Sorkuntza prozesu horren beharrei erantzuteko Zirkodomoa eta gure instalazioak erabiltzeko aukera eskeintzen du eta batez ere sorkuntzaren azken fasean eta zirkuito profesionalera atera baino lehen gure jaialdiaren baitan publikoarekin lehen frogak egiteko aukera eskeintzen du.

